lunes, 21 de diciembre de 2015

Oinarrizko gaitasun fisikoak: Indarra

Pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko neurgarriak diren faktore batzuk erabiltzen ditugu. Faktore hauei Oinarrizko Gaitasun Fisikoak deritzaie.

Lau dira Oinarrizko Gaitasun Fisiko bezala ezagutzen direnak:
  • Indarra
  • Abiadura
  • Malgutasuna
  • Erresistentzia

Kirola praktikatzeko orduan martxan jartzen dira gaitasun guztiak, adibidez; futbol jokalari batek erresistentzia behar du partida osoa errendimendu handiarekin jokatzeko. Indarra behar du jaurtiketak eraginkorrak egiteko. Aurkaria atzean usteko abiadura behar du ere. Eta malgutasuna behar du zenbait jokaldi egiteko. 

Aitzitik, kirol desberdinetan gaitasun bat besteen gainetik dago; hau da, kirolaren arabera gaitasun bat beste bat baino inportanteago da. Adibidez maratoian erresistentzia beste gaitasunak baino garrantzi handiagoa izango du.

Banan banan Oinarrizko Gaitasun Fisikoak aztertuko ditugu; baina gaurko egunean nabarmenduko dugu indarra, eta beste gaitasunak urrengo sarreretan ikusiko ditugu.

  • Indarra: Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasuna da.
    • Hona zenbait adibide;
      • Harri-jasotzaile bat harria jasotzerakoan.
      • Atleta bat altura jauzi bat egiten duenean.
      • Eskalatzaile batek pareta batetik igotzerakoan.
      • Arraunlari bat arraunean egiterakoan.
      • Judoka bat borrokatzerakoan.

viernes, 4 de diciembre de 2015

Herrik kirolak



Hasteko esan beharra daukat, herri kirolak hezkuntzaren barnean sartzeak oso interegarria den zeregina iruditzen zaidala. Izan ere, Euskal Herriko kulturaren parte garrantzitsu bat dira; eta gure ondare kultural bezala, gorputz hezkuntzako klaseetan txertatu beharrekoak.

Zeri deritzogu herri kirola?

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

Zenbat Herri kirol daude?

18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K  da, 18 direlako kirolak. Hurrengoak hauek, hain zuzen:
Txinga-Ontzi eramatea: Txinga eramatea, Ontzi eramatea

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak: