Bitakora

2015/10/13

Gaur lehenengo eguna izan da eta, beraz,  irakasgaiarekin lehenengo kontaktua eduki dugu.
Lehendabizi irakaslea bere burua aurkeztu du eta ikasleen zerrenda pasatu du. Honekin batera, bakoitzak praktiketan bizi izandako esperientzia kontatu digu klasekideei.

Hurrengo pausua fitxa pertsonal bat betetzea izan da. Azkenik, atsedena egin baino lehen taldeka IKT-ei buruzko galdera sorta bat bete dugu, hauei buruz zer dakigun andereinoak antzemateko.

Bigarren ordua hasteko, Josunek azalpen teorikoak eman ditu; hauekin, aurreko orduko galdetegia zuzentzeko helburuarekin.

Klasea amaitu baino lehen, hainbat truko azaldu dizkigu, Google-en eta Gmail-en aplikatzekoak.

Honenbestez, esan beharra dago, lehenengo klasea zehin lehen aburua izateko klase aproposa eta entretenigarria aldi berean izan dela.


2015/10/20

Bigarren astearte honetan, lauhilekoan landuko dugun punturik garrantzitsuenetariko batekin hasi gara: Bloga.

Lehenengo orduan, bloga sortzeko hasierako pausuak eman dizkigu Josunek. Beraz, sarrera txiki bat egin dugu bideratuko dugun gaia aurkezten. Nire kasuan, aukeratu dudan gaia kirolaren garrantzia hezkuntza izan da. Berebat, gai oso zabala da, eta gainera, mamia duena ere.

Klase teorikoa izan ondoren, bueltatu gara ordenagailu gelara. Bertan, blogarekin jarraitu dugu: erloju bat inseratu egin dugu eta bloga egokitu dugu, gaiarekin erlazio zuzena izateko. 


2015/10/27

Asteartero bezala, IKT lantzea tokatu zaigu. Izan ere, gaurko klasea hasi egin dugu profila editatzeko aukerarekin. Beraz, Josunek azaldu digu nola igotzea, fondo modura, interneteko argazki baten zati bat. 

Klaseko hurrengo pausua, blogera bideoak igotzea izan da. Horretarako, lehendabizi youtubetik igo ditugu bi bideo. Lehen bideoa IKT hezkuntzan gaia tratatzen du eta guztiok igo dugu bakoitzaren blogera. Geroxeago, aldiz, bigarren bideo bat bilatu egin dugu bakoitzaren gaiarekin bat datorrena. Behin aukeratuta, publikatu egin dugu.

Ondoren, vimeo bisitatu egin dugu. Esan beharra dago oso interegarria iruditu zaigun web bat izan dela, bideo oso erakargarriak agertzen direlako. Horrenbestez, pentsatu dugu ondo egongo litzatekela web-aren linka blogean adieraztea. Horrela, gure blogean satuko direnak aukera izango dute vimeoz gozatzeko.

Azkenik, lizentzia bat sartu dugu blogaren behekaldean ageri izan dena.

Bigarren orduan, kasu praktiko bat irakurri egin dugu talde lanari buruz hitz egiten duena. Gainera, honekin erlazionatuta dauden hiru galdera erantzun ditugu. 

Hurrengo eginkisuna taldeak zehaztea izan da, eta honekin batera hausnarketa bat egin dugu guztion artean irakurritako testuaren inguruan. Halaber, dinamika hau amaitu ostean, azaldu digu Josunek beste lan potoloago bat hasi behar izan dugula talde berberarekin. Nire kasuan, Janire, Iraia, Maialen eta Nekanerekin naiz. Beraz, haz gaitezen lanean!


2015/11/10

Egunon bisitari agurgarriak! 

Gaurko egunean, klasearekin hasteko, word programa hobeto maneiatzeko hainbat aholku eman dizkigu Josunek. Izan ere, adibidez, formak nola sartu orrialdean, hauek nola koloreztatu, edota aldatu, zehin hauei sombrak nola ematea azaldu digu beste hainbat gauzen artean. Egia esan, hauen artean gehien interesatu zaidan gaia link-ak nola sartzea izan da.

Hurrengo zeregina zera izan da: jaso dugun teoria guztia praktikan jartzea. Horretarako, Josunek testu bat aurkeztu digu; bertan, hainbat eginkisun desberdin islatu behar izan ditugunak. 

Teoria klasetik bueltatzean, sites bat sortu egin dugu taldeka. Geroxeago, bertan taldeko eginbeharrak jorratuko ditugu. Sites honetaren barruan, beste erlaitz batzuk sortu ditugu; hain zuzen ere hiru: aktak, emotekoak, materialak zein lanaren aurkezpena deiturikoak. Honetaz gain, erlaitz bakoitzari gaineratu diogu esaldi desberdin bat, zer igoko dugun bertan azalduz.

Segidan, taldeko kide guztiaei sites honetan editatzeko aukera eman diegu.

Buru mapa bat edo eskema bat bigarren ordu honetan jorratu behar izan dugu ere. 


2015/11/17


Kaixo lagunok!!

Gaurko egunean, klasearekin hasteko, aurreko egunean amaitu ez genuen lana bukatzeko aukera izan dugu. Kasu honetan gure taldeko eginbeharra  mapa kontzeptuala bukatzea izan da.


Ordu erdi bat pasata, bideo bat ikusi dugu guztiok batera arbela digitalean. Honen izneburua hurrengoa izan da: ¨La competencia digital-Jordi Adell¨. Izenburu bera adierazten duen bezala, bideoan azaltzen dena zera da: ikasleak prestatu behar ditugula etorkisunean ikt-en aurrean hauek ondo erantzuteko.

Eguneko bigarren saio praktikoari hasiera emateko, beste mapa kontzeptual bat egin behar izan dugu. Kasu honetan gaitasun digitalei buruzkoa.

Geroxeago, delicious-en erregistratu egin gara. Izan ere, webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitsu bat da. Gainera gaitasun digitalari buruzko zazpi webgune interengarri aurkitzekotan, linka-k adierazi beharko ditugu bertan.


2015/11/24

Gaurko eguna talde lanak aurrera eramateko erabili dugu. 

Lehendabizi, aurreko egunetan egindako taulak igo ditugu eta bide batez, bertan, gaitasun digitala lantzeko sarean aurkitu dugun materiala landu dugu.

Honen ostean, 5.8 putua garatzen hasi gara. Lana jorratzeko egin behar izan dugun lehenengo gausa testuingurua erabakitzea izan da; hau da, zein ikastetxean kokatuko garen. Bada, ikasgela eta ikastaldea zehaztu behar izan dugu ere.

Azkenik, unitate didaktikoa aurrera eramateko, gaia, elementuak eta ariketak zehaztu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario