miércoles, 6 de enero de 2016

Oinarrizko gaitasun fisikoak: Malgutasuna

Giltzadurak hedatzeko eta tolesteko ahalmenari deitzen diogu maldutasuna. Izan ere, hainbat giltzadura, beste batzuk baino gehiago hedatzen dira.

Malgutasun mota desberdinak daude:

  1. Orokorra: Mugimenduraren berezko zabalera.
  2. Berezia: Gure mugimenduaren zabalera berezia, beraz, beste pertsonen mugimenduengandik bereizten gaituena. Esan beharra dago, kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen duela.
  3. Aktiboa: laguntzarik gabe gihar indarren eraginez lortu ahal dugun malgutasuna da.
  4. Pasiboa: Pertsona batek edota grabitatea, hau da, kanpoko indarren laguntzarekin lortzen dugun malgutasunari deritzo.
  5. Mistoa: Aktiboa eta pasiboa elkartzen dugunean lortzen dugun malgutasuna da. Adibidez, zutik gaudenenan lurra ukitu nahi badugu, gure indarrak eta grabitatearena batera joko dute.

Bestalde, hainbat faktore baldintzatzen dute pertsonen malgutasuna. Hauek dira:

  1. Anatomikoak: Giltzaduren askatasun maila, giltzadura kapsularen malgutasuna, koordinazio neuromuskularra, masa muskularra eta elkar ukitzen duten hezur erliebeak.
  2. Fisikoak: Adina eta sexua, tenperatura eta erabilera.


Adibide batzuk ikusiko ditugu:
  • Gimnasta batek atzerantz tolesten danean.
  •  Dantzari batek hanka altxatzen duenean.
  • Atleta bat hesiaren gainetik pasatzen denean.
  • Taekwondo borrokalari bat ostikada bat jaurtitzen duenean.
  • Kirolari bat xabalina botatzerakoan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario