lunes, 21 de diciembre de 2015

Oinarrizko gaitasun fisikoak: Indarra

Pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko neurgarriak diren faktore batzuk erabiltzen ditugu. Faktore hauei Oinarrizko Gaitasun Fisikoak deritzaie.

Lau dira Oinarrizko Gaitasun Fisiko bezala ezagutzen direnak:
  • Indarra
  • Abiadura
  • Malgutasuna
  • Erresistentzia

Kirola praktikatzeko orduan martxan jartzen dira gaitasun guztiak, adibidez; futbol jokalari batek erresistentzia behar du partida osoa errendimendu handiarekin jokatzeko. Indarra behar du jaurtiketak eraginkorrak egiteko. Aurkaria atzean usteko abiadura behar du ere. Eta malgutasuna behar du zenbait jokaldi egiteko. 

Aitzitik, kirol desberdinetan gaitasun bat besteen gainetik dago; hau da, kirolaren arabera gaitasun bat beste bat baino inportanteago da. Adibidez maratoian erresistentzia beste gaitasunak baino garrantzi handiagoa izango du.

Banan banan Oinarrizko Gaitasun Fisikoak aztertuko ditugu; baina gaurko egunean nabarmenduko dugu indarra, eta beste gaitasunak urrengo sarreretan ikusiko ditugu.

  • Indarra: Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasuna da.
    • Hona zenbait adibide;
      • Harri-jasotzaile bat harria jasotzerakoan.
      • Atleta bat altura jauzi bat egiten duenean.
      • Eskalatzaile batek pareta batetik igotzerakoan.
      • Arraunlari bat arraunean egiterakoan.
      • Judoka bat borrokatzerakoan.

viernes, 4 de diciembre de 2015

Herrik kirolak



Hasteko esan beharra daukat, herri kirolak hezkuntzaren barnean sartzeak oso interegarria den zeregina iruditzen zaidala. Izan ere, Euskal Herriko kulturaren parte garrantzitsu bat dira; eta gure ondare kultural bezala, gorputz hezkuntzako klaseetan txertatu beharrekoak.

Zeri deritzogu herri kirola?

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

Zenbat Herri kirol daude?

18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K  da, 18 direlako kirolak. Hurrengoak hauek, hain zuzen:
Txinga-Ontzi eramatea: Txinga eramatea, Ontzi eramatea

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:


 

martes, 24 de noviembre de 2015

Beroketaren garrantzia



Behin gaia orokorrean azalduta; hau da, honen oinarriak eta printzipioak behin azalduta, kirolan pixka bat sakonago sartuko gara. Aktibitate fisikoaren barruan beroketaren garrantzia denok ezagutzen dugu baina benetan badakigu zer den? 

Horretarako plangintza bat aurrera eramango dugu, ideia hau argi gera diezaien:
  • Hasieran beroketa zer den, bere ezaugarriak eta nola landu ikusiko dugu.
  • Gero behin kontzeptuak barneratuta beroketa bat eraikiko eta aurkeztuko da, hau da, beroketari buruzko lan bat egingo da, lan hau binaka izango da.
  • Bukatzeko 2. eta 3. ebaluazioaren zehar beste gelakideen aurrean lan hau aurkeztuko da. Hau nola egingo da?. Hemen prozesuaren urratsak eta ze ebaluazioan egingo diren ikusiko da:


Ekintza aukeratu: Binaka kirol bat aukeratuko dute. Horretarako sosketa bat egingo dugu orden batean kirolak aukeratzeko, zeren eta, bakarrik bi taldek errepikatu ahal baitute kirol berbera.

Beroketa eraiki: Klasan hainbat kontzeptu teoriko azalduko dira. Honen ostean eta behin kontzeptu hauek barneratuta, ekintzarekin hasiko gara. Hau da, beroketa jorratuko dute ikasleak; beti aukeratu dugun kirolarekin erlazionaturik (Saskibaloia aukeratu badute, harreta handiagoa jarri beharko diote gorputzaren goiko atalari, besoei zehazki).

Beroketa aurkeztu: Azkenik, landu duten beroketa praktikan jarriko dute. Horretarako, irakasleak haiek izango dira. Gainerako klasekideak haien ikasleak izanda, beroketa azaldu eta adibideak egingo dituzte besteak jarraitzeko.