Behin gaia orokorrean azalduta; hau da, honen oinarriak eta printzipioak
behin azalduta, kirolan pixka bat sakonago sartuko gara. Aktibitate fisikoaren
barruan beroketaren garrantzia denok ezagutzen dugu baina benetan badakigu zer
den?
Horretarako plangintza bat aurrera eramango dugu, ideia hau argi gera
diezaien:
- Hasieran beroketa zer den, bere ezaugarriak eta nola landu ikusiko dugu.
- Gero behin kontzeptuak barneratuta beroketa bat eraikiko eta aurkeztuko da, hau da, beroketari buruzko lan bat egingo da, lan hau binaka izango da.
- Bukatzeko 2. eta 3. ebaluazioaren zehar beste gelakideen aurrean lan hau aurkeztuko da. Hau nola egingo da?. Hemen prozesuaren urratsak eta ze ebaluazioan egingo diren ikusiko da:
Ekintza aukeratu: Binaka kirol bat aukeratuko dute. Horretarako sosketa bat egingo dugu
orden batean kirolak aukeratzeko, zeren eta, bakarrik bi taldek errepikatu ahal
baitute kirol berbera.
Beroketa eraiki: Klasan hainbat kontzeptu teoriko azalduko dira. Honen ostean eta behin
kontzeptu hauek barneratuta, ekintzarekin hasiko gara. Hau da, beroketa
jorratuko dute ikasleak; beti aukeratu dugun kirolarekin erlazionaturik
(Saskibaloia aukeratu badute, harreta handiagoa jarri beharko diote gorputzaren
goiko atalari, besoei zehazki).
Beroketa aurkeztu: Azkenik, landu duten beroketa praktikan jarriko dute. Horretarako,
irakasleak haiek izango dira. Gainerako klasekideak haien ikasleak izanda,
beroketa azaldu eta adibideak egingo dituzte besteak jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario