Gaur egun gure gizartean kirolak bizitzaren
atal garrantzitsu bat betetzen du. Gure gizartean gero eta jende gehiago
ikusten da kirola praktikatzen. Ikasle ohi dexente, txikitan zaletasunik ez
zutenak, gaur egun polikiroldegiaren inguruan sumatzen dira.
Hezkuntza mailan kirola egiteak gorputza era
egokian ulertu (jardueraren eraginari buruz kontzientziatuz), eta bere
ahalmenak, sakontasunez ezagutzea ahalbidetu behar du, eta zenbaitetan, hainbat
jarduera fisiko menperatuz, etorkizunean garapen pertsonalerako egokienak
aukeratu ahal izateko. Era honetan, zenbait ezagupen, jarrera eta ohitura
eskuratuko ditu, eta hauei esker, bere osasuna eta bizi kalitatea hobetu ahal
izango ditu, baita mugimenduaren ahalmenaz gozatu.
Helburu fisikoez aparte pertsonaren beste
arlo garrantzitsu batzuk garatzen ditu, ohitura eta ezaugarri moralak
deritzagunak: kemena, zuzentasuna, leialtasuna, gainditzeko sena, diziplina,
ardura izatea, irmotasuna, buru belarri aritzea, dedikazioa, lankidetza,
autonomia, erabakitzeko gaitasuna, arau eta emaitzen onarpena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario