jueves, 19 de noviembre de 2015

Gorputz Hezkuntzako oinarrizko printzipioak

Fraile (1997) proposatzen duena hurrengoa da: kirola hezigarria izan dadin, lehiakortasuna ez dugu erabili behar; honek ez du umeak heziko. Honek ez du esan nahi lehiaketari uko egiten behar diogula, baina heziketa-balioak aprobetxatuz, bai lehiaketa era desberdinean fokuratzea. Egile honek oinarrizko hainbat printzipio proposatzen ditu kirolaren irakaskuntza arakasta izateko eskolan:
  1.  Bere helburu eta jomugak Heziketa Fisisikoarekin batera joan behar dira.
  2.  Parte-hartzaileen erabilgarritasun motorrera moldatu behar izango da.
  3.  Planteatutako jarduerek ikaslearen autonomiari lagunduko diote.
  4.  Nahitaezko mugimendu ahalmenaren hobekuntza bilatuko du.
  5.  Espezializazioa saihestu behar da.
  6.  Lankidetza eta parte-hartzea bultzatu behar da, lehiaketaren eta emaitza-bilaketaren  gainetik.
  7.  Kiroletako heziketa-prozesuan parte hartzen duten gizarte-eragile guztien inplikazioa  bilatzea.
Sarrera honetan hitz egin dugu jarrerari buruz; bada, honen barruan balio-transmisioa kontuan hartu behar dugu. Hortaz, iradokizun praktiko batzuk egingo ditut hauen garapenerako:
  1.  Ikasleen arteko bizikidetasunaren hobekuntza eragiten duten jakabide guztiak  goraipatuko  ditugu.
  2.  Gatazkak agertzen direnean, ikasleen teknikak erabiliko dira arasoa konpontzeko,  non  elkarrizketa protagonista izan behar da. 
  3.  Jarduera lehiakorrek proposatzen direnean, ikasteko teknika bezala erabiliko ditugu.  Gainera gutxietsi egingo dugu irabasteko desioa, honen gainetik jartzeko jokoaren  bitartez lortzen dugun ikasketa.
  4.  Klasean giro ona sortzea, non lekua izango dituzte egiteko guztiak.
  5.  Irakaslea izan behar da bere ikasleen eredua.

·       

No hay comentarios:

Publicar un comentario