miércoles, 6 de enero de 2016

Oinarrizko gaitasun fisikoak: Malgutasuna

Giltzadurak hedatzeko eta tolesteko ahalmenari deitzen diogu maldutasuna. Izan ere, hainbat giltzadura, beste batzuk baino gehiago hedatzen dira.

Malgutasun mota desberdinak daude:

  1. Orokorra: Mugimenduraren berezko zabalera.
  2. Berezia: Gure mugimenduaren zabalera berezia, beraz, beste pertsonen mugimenduengandik bereizten gaituena. Esan beharra dago, kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen duela.
  3. Aktiboa: laguntzarik gabe gihar indarren eraginez lortu ahal dugun malgutasuna da.
  4. Pasiboa: Pertsona batek edota grabitatea, hau da, kanpoko indarren laguntzarekin lortzen dugun malgutasunari deritzo.
  5. Mistoa: Aktiboa eta pasiboa elkartzen dugunean lortzen dugun malgutasuna da. Adibidez, zutik gaudenenan lurra ukitu nahi badugu, gure indarrak eta grabitatearena batera joko dute.

Bestalde, hainbat faktore baldintzatzen dute pertsonen malgutasuna. Hauek dira:

  1. Anatomikoak: Giltzaduren askatasun maila, giltzadura kapsularen malgutasuna, koordinazio neuromuskularra, masa muskularra eta elkar ukitzen duten hezur erliebeak.
  2. Fisikoak: Adina eta sexua, tenperatura eta erabilera.


Adibide batzuk ikusiko ditugu:
  • Gimnasta batek atzerantz tolesten danean.
  •  Dantzari batek hanka altxatzen duenean.
  • Atleta bat hesiaren gainetik pasatzen denean.
  • Taekwondo borrokalari bat ostikada bat jaurtitzen duenean.
  • Kirolari bat xabalina botatzerakoan.




sábado, 2 de enero de 2016

Oinarrizko gaitsun fisikoak: Abiadura

Mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.
Fisika klasikoaren definizioa hurrengoa izango litzateke: abiadura edo lastertasuna denbora unitateko desplazamendua da, norabide jakin batean. Beraz, abiadura bektorea da eta orokorrean v ikurraz adierazten da. Gorputzen mugimenduak ez du zertan zuzena izan behar; beraz, denborarekiko posizio aldaketari buruzko kontzeptua da abiadura.
Hona hemen zenbait adibide kirolarekin erlazionaturik:

  • Pilotaria urruti dagoen pilota batera iritsi nahi duenean.
  • Atleta bat, 100 metrotako lasterketa batean.
  • Igelari bat 50 metrotako lasterketa batean.
  • Atezain batek penalti bat geratzerakoan
  • Tenislari bat sake bat egiterakoan.