martes, 24 de noviembre de 2015

Beroketaren garrantzia



Behin gaia orokorrean azalduta; hau da, honen oinarriak eta printzipioak behin azalduta, kirolan pixka bat sakonago sartuko gara. Aktibitate fisikoaren barruan beroketaren garrantzia denok ezagutzen dugu baina benetan badakigu zer den? 

Horretarako plangintza bat aurrera eramango dugu, ideia hau argi gera diezaien:
  • Hasieran beroketa zer den, bere ezaugarriak eta nola landu ikusiko dugu.
  • Gero behin kontzeptuak barneratuta beroketa bat eraikiko eta aurkeztuko da, hau da, beroketari buruzko lan bat egingo da, lan hau binaka izango da.
  • Bukatzeko 2. eta 3. ebaluazioaren zehar beste gelakideen aurrean lan hau aurkeztuko da. Hau nola egingo da?. Hemen prozesuaren urratsak eta ze ebaluazioan egingo diren ikusiko da:


Ekintza aukeratu: Binaka kirol bat aukeratuko dute. Horretarako sosketa bat egingo dugu orden batean kirolak aukeratzeko, zeren eta, bakarrik bi taldek errepikatu ahal baitute kirol berbera.

Beroketa eraiki: Klasan hainbat kontzeptu teoriko azalduko dira. Honen ostean eta behin kontzeptu hauek barneratuta, ekintzarekin hasiko gara. Hau da, beroketa jorratuko dute ikasleak; beti aukeratu dugun kirolarekin erlazionaturik (Saskibaloia aukeratu badute, harreta handiagoa jarri beharko diote gorputzaren goiko atalari, besoei zehazki).

Beroketa aurkeztu: Azkenik, landu duten beroketa praktikan jarriko dute. Horretarako, irakasleak haiek izango dira. Gainerako klasekideak haien ikasleak izanda, beroketa azaldu eta adibideak egingo dituzte besteak jarraitzeko. 


 



jueves, 19 de noviembre de 2015

Gorputz Hezkuntzako oinarrizko printzipioak

Fraile (1997) proposatzen duena hurrengoa da: kirola hezigarria izan dadin, lehiakortasuna ez dugu erabili behar; honek ez du umeak heziko. Honek ez du esan nahi lehiaketari uko egiten behar diogula, baina heziketa-balioak aprobetxatuz, bai lehiaketa era desberdinean fokuratzea. Egile honek oinarrizko hainbat printzipio proposatzen ditu kirolaren irakaskuntza arakasta izateko eskolan:
  1.  Bere helburu eta jomugak Heziketa Fisisikoarekin batera joan behar dira.
  2.  Parte-hartzaileen erabilgarritasun motorrera moldatu behar izango da.
  3.  Planteatutako jarduerek ikaslearen autonomiari lagunduko diote.
  4.  Nahitaezko mugimendu ahalmenaren hobekuntza bilatuko du.
  5.  Espezializazioa saihestu behar da.
  6.  Lankidetza eta parte-hartzea bultzatu behar da, lehiaketaren eta emaitza-bilaketaren  gainetik.
  7.  Kiroletako heziketa-prozesuan parte hartzen duten gizarte-eragile guztien inplikazioa  bilatzea.
Sarrera honetan hitz egin dugu jarrerari buruz; bada, honen barruan balio-transmisioa kontuan hartu behar dugu. Hortaz, iradokizun praktiko batzuk egingo ditut hauen garapenerako:
  1.  Ikasleen arteko bizikidetasunaren hobekuntza eragiten duten jakabide guztiak  goraipatuko  ditugu.
  2.  Gatazkak agertzen direnean, ikasleen teknikak erabiliko dira arasoa konpontzeko,  non  elkarrizketa protagonista izan behar da. 
  3.  Jarduera lehiakorrek proposatzen direnean, ikasteko teknika bezala erabiliko ditugu.  Gainera gutxietsi egingo dugu irabasteko desioa, honen gainetik jartzeko jokoaren  bitartez lortzen dugun ikasketa.
  4.  Klasean giro ona sortzea, non lekua izango dituzte egiteko guztiak.
  5.  Irakaslea izan behar da bere ikasleen eredua.

·       

lunes, 16 de noviembre de 2015

Kirolaren ekarpenak hezkuntzan

Gaur egun gure gizartean kirolak bizitzaren atal garrantzitsu bat betetzen du. Gure gizartean gero eta jende gehiago ikusten da kirola praktikatzen. Ikasle ohi dexente, txikitan zaletasunik ez zutenak, gaur egun polikiroldegiaren inguruan sumatzen dira.

Hezkuntza mailan kirola egiteak gorputza era egokian ulertu (jardueraren eraginari buruz kontzientziatuz), eta bere ahalmenak, sakontasunez ezagutzea ahalbidetu behar du, eta zenbaitetan, hainbat jarduera fisiko menperatuz, etorkizunean garapen pertsonalerako egokienak aukeratu ahal izateko. Era honetan, zenbait ezagupen, jarrera eta ohitura eskuratuko ditu, eta hauei esker, bere osasuna eta bizi kalitatea hobetu ahal izango ditu, baita mugimenduaren ahalmenaz gozatu.

Helburu fisikoez aparte pertsonaren beste arlo garrantzitsu batzuk garatzen ditu, ohitura eta ezaugarri moralak deritzagunak: kemena, zuzentasuna, leialtasuna, gainditzeko sena, diziplina, ardura izatea, irmotasuna, buru belarri aritzea, dedikazioa, lankidetza, autonomia, erabakitzeko gaitasuna, arau eta emaitzen onarpena.